Euskal Herriko historiaren inguruko hitzaldi sorta

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko ots. 10a, 10:32

Nafarroako erresuma konkistatu zuten 500. urteurrenena dela eta,
Bai Euskal Herriari ekimenak hitzaldi sorta antolatu du datorren hilerako. Martxoko astelehenetan burutuko dira hitzaldiak; arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara, Tolosako kultur etxean.
Hizlariak son handiko pertsonak dira, Alvaro Agirrezabala Historiako doktore EHUn, Patxi Abasolo Nafarroa Bizirik ekimeneko kidea, Iñaki Egaña Historialari eta idazlea, eta Fito Rodrigez EHUko irakaslea eta idazlea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!