Bihar arratsaldean kaldereroak Zizurkilen, biharamunean Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko ots. 9a, 12:40

Bihar arratsaldean, 15:00etatik aurrera, Pedro Mari Otaño ikastetxeko ikasleek Zizurkilgo kaleak alaituko dituzte Hungariako kaldereroz jantzi eta haien doinuak joz, Inauteriak oso gertu daudela iragarriz.

Biharamunean, larunbat arratsaldean, Andoaingo txanda izango da. Urtero legez, kaldereroen kanpamendua jarriko dute Goizkoplazan eta udaletxeko balkoitik pregoia irakurri ondoren, kalejira alaiari ekingo diote. Gauen, berriz, ohiko afaria egingo dute Ontza elkartean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!