Gidabaimena euskaraz, goruntz doan joera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko ots. 9a, 12:38

2010. urtean Buruntzaldeko 34 ikasle euskaraz egin eta gainditu zuten gidabaimena lortzeko azterketa teorikoa. 2011. urtean zehar, ordea, 60 izan ziren. Euskaraz trebatzeko jarduera goruntz doa, beraz. Duela bi urteko datuekin alderatuta, ia bikoitza. Urtebetean ia bikoiztu egin da, gidabaimeneko azterketa teorikoa euskaraz gainditu dutenen kopurua. Geroz eta gehiago diren arren, Buruntzaldeko udaletako ordezkariek oraindik zer egina badela adierazi dute.


2010az geroztik, beste hainbat alorretan bezala, Udal ordezkariek auto-eskolatan ere euskara bultzatzeko kanpaina martxan ipini dute eta horrekin jarraitzeko asmoa iragarri zuten. Orain arte egindakoarekin pozik agertu ziren Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo Udal euskara batzordeak, eta baita eskualdeko auto-eskolak ere.
Dagoeneko Buruntzaldeko herritarrek gidabaimena prestatu eta azterketa ere euskaraz egiteko aukera baitute. Eskualdean aukera hori eskaintzen duten auto eskolak hauexek dira: Andoaingo Bengoetxea eta Mendi, Astigarragako Otamendi, Hernaniko Otamendi nahiz Hernani, Lasarte-Oriako Izarra eta Múgica, eta Urnieta zein Usurbilgo Solozabal auto-eskolak. Laster, zerrenda horretara beste auto-eskola bat gehituko da; Hernaniko Lagunak.
Sektore horretan euskara sustatzeko kanpaina bi helburu nagusirekin abiatu zen 2010ean: 18 urte betetzear izan edo beteta izanik, gidabaimena euskaraz ateratzera animatu eta auto-eskolen zerbitzua euskalduntzea.
Euskaraz egiteak kasu batzuetan saria dakar, gainera. Buruntzaldeko Udalen ekimenez, gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz egin eta gainditzen duenak zozketa batean parte hartu ahal izango du. Gidabaimenaren atal teorikoa dohainik lortu duten eskudeako herritarrak hauexek dira:

SARIDUNAK ESKUALDEAN
ANDOAIN
Bengoetxea: Maialen Geresta.
Mendi: Maialen Garmendia.

URNIETA
Solozabal: Itziar Garmendia.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!