Zerbitzu minimoak bihar Andoaingo udaletxean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko ots. 8a, 12:33

ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek sektore publikoan otsailaren 9rako deitu lau orduko lan-uzteadeitu dute.

Xehetasunak:

Andoaingo Udalak "langile ordezkariekin hitz egin ondoren eta, betiere, greba egiteko duten eskubide ukaezinari erantzunez, zerbitzu minimoak finkatu ditu.

Horiek horrela izanik, udal langileek lan-uzteak, oro har, goizeko 11:00etatik 15:00ak arte egingo dituzte, eta beraz, tarte horretan Udalaren zenbait zerbitzu itxita egon daitezkeela ohartarazi nahi du Udalak. Arratsaldez lan egiten duten langileek ere izango dute lau ordutako lan-uzteetara eusteko aukera, eta hortaz, hainbat zerbitzu ere itxita egon daitezkeela jakinarazten da, Musika eskola edota Liburutegia kasu.  

Zerbitzu minimoak, berriz, oinarrizko zerbitzuetan mantenduko direla jakinarazi nahi du Udalak, hala nola, San Juan Bataiatzailea Zaharren Etxean edota urarekin eta argiarekin lotutako matxuren ondoriozko larrialdi zerbitzuetan".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!