Langileen etxolak garabi handi batekin Leizaur parkearen erdian ipini dituzte. Eta, bide batez, taxi geltokia zena eta inguru guztiak itxi dituzte. Baita zaborrontziak ere. Tren geltokiko Lurrazpiko pasabidea eraikitzeko lanak hasi dira dagoeneko.
Bide batez gogorarazi behar da taxi geltokia aurrerantzean Urigainen kokatuko dela.