Villabonako Olaederrerra fight taldea zorioneko dago

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko ots. 6a, 11:21

Joan zen urtarrillaren 21ean, Villaviciosa de Odónen (Madril), Espainiako Wushu (kung fu) txapelketa ospatu zen. Villabona Olaederra fight taldea, bi borrokalariz ordezkatuta egon zen: Denis Martin eta Ander Chaparro, QUIN DA junior borroka modalitatean. Denis Martinek, parekotasun handiko borrokak eta kanporaketak irabazi ondoren, urrezko domina lortu zuen. Ander Chaparrok, ordea, finalera iritsi eta gero, zilarrezko dominarekin konformatu behar izan zuen:

Azpimarratzekoa da borrokalariek erakutsi zuten maila bikaina, soilik hamabost urte edukita. Hori guztia etengabeko entrenamendu gogorraren emaitza da. Imanol Lucero Olaederra fight taldearen entrenatzaile eta lehendakariak, bere maisu eta lagun "TXURUN"-i, Inigo Garcíari (entrenatzailea), Villabona eta Zizurkilgo udaletxeei eta gainerako babesleei eskerrak eman nahi dizkie, emaitza on hauek lortzeko emandako laguntzarengatik.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!