Azparren-Zarikieta-Agoitz ibilbidea, Aizkardiren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko ots. 6a, 10:38

Datorren igandean, hilaren 12an, Azparren-Zarikieta-Agoitz mendi ibilaldia burutuko dute Aizkardi mendi taldeko kideek. Azparrendik abiatuko dira (800m.) Mendigañara (1110m.), Zarikieta zeharkatu (1051m.) eta Agoitzera jaisteko (510m.). Ibilaldian zehar Itoizko urtegia eskubitara utziko dute parte hartzaileek Agoitzera jaisterakoan, Salazar bailara ezkerraldean dutela. 26 kilometro egiteko 6 ordu beharko dituztela aurreikusten dute antolatzaileek. Izena emateko: 649 717 182 edota Aizkardiren egoitzan (20:00-22:00), otsailaren 9a arte. Irteera goizeko 09:00etan izango da Olaederra kiroldegiaren ataririk.


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!