Datorren asteartean hasiko dira Renfeko tren geltokiko pasabidea egiteko lanak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko ots. 3a, 18:14

Comsa enpresak Andoaingo Udalari jakinarazi dio astearten (otsailak 7) iritsiko direla lehen langileak eta lan eremua prestatzeari ekingo diotela. Era berean, Leitzaur parke ondoan dauden lurrazpiko zaborrontziak itxi egingo dira eta ezin izango dira erabili. Horien ordez, Kale Berrian jarriko ordezkoak, gaur egungo lurrazpiko zaborrontziak dauden parean.

Oharra, taxien geltokia tokiz aldatuko dute. Obrak direla eta, Leitzaur parke ondoan dagoen taxi geltokia La Salle etorbideko aldapan ipiniko dute, zehazki, udaletxetik Urigain Kultur Etxera doan tartean.



AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!