Kaldereroen festa, Loatzo musika eskolaren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko ots. 3a, 18:10

Loatzo musika eskolako arduradunek jakinarazi dutenez, urtero legez, Kaldereroak iristear dira Anoeta, Irura eta Ibarrara otsailaren 10ean, 10:00etatik aurrera. 
Festa ahalik eta ondoen prestatu nahian, ondorengo entseguetan parte hartzeko deia egin diete eskualdeko herritarrei:
-Otsailak 7, asteartea: 18:00etan Irurako musika eskolan.
-Otsailak 8, asteazkena: 19:00etan Ibarran (Allurrek erabiltzen zuen erreka ondoko lokal zaharrean).
-Otsailak 8, asteazkena: 18:00etan frontoian.
Entseguetan parte hartzea garrantzitsua dela adierazi dute antolatzaileek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!