Santa Agedako erronda Andoainen, Manuel Larramendi Kultur Bazkunaren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko ots. 3a, 13:05

Manuel Larramendi Kultur Bazkunak otsailaren 4an Santa Ageda bezperako erronda burutuko du, herriko beste elkarte, ikastetxe eta talderen partaidetzarekin.
Dr. Huizi kaleko egoitzaren paretik hasita, arratsaldeko 18:00etatik aurrera herriko kaleetan barrena ibiliko dira Santa Ageda bezperako koplak kantari. Zortzi eta erdietan amaiera emango diote errondari. Ohiko dutenez, erronda amaitu ondoren afaria egingo dute Berrozpeko Ontza elkartean izena aurretik ematen dutenek.

Azken entsegua ostegunean:


Aste honetan errondan eskainiko dituzten koplak eta kantak prestatzen aritu dira Ramon Beraza musikariaren zuzendaritzapean.
Azken entsegua ostegun honetan egingo dute -otsailak 2- iluntzeko 20:00etan Pio Baroja kalean dagoen Anbrosia Olabide Gizarte Zerbitzuen atarian.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!