Beti ere, erritmo lasaian korrika eginez. Emakumeak korrika jardun dezaten animatu nahi dituzte eta bultzadatxoa eman nahi die behar duenari. Helburu horrekin bat egiten duen edonorentzat dago taldea zabalik: bai emakumeentzat eta baita emeki-emeki joan nahi duten gizonezkoentzat ere. Euren helburua ez da lasterketetan parte hartzea baina, hala nahi duenak, aukera ezin hobea du orain. Datorren matxoaren 4an egingo da Donostian Lilaton lasterketa eta hitzordu horretara begira ari dira entrenatzen.
Saioak irekiak dira eta nahi duen guztiarentzat daude zabalik. Kiroldegi atarian egiten dute hitzordua, ondoko egun eta orduetan:
- Astearte goizetan 08:30etan.
- Asteazken arratsaldetan 19:00etan.
- Igande goizetan, 08:30etan.
Emeki-emeki ez da talde ofiziala. Kirola egiteko gogoa eta umore ona besterik ez da behar.