Ohar garrantzitsua Garaiar bus konpainiaren erabiltzaileentzat

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko ots. 2a, 15:09

Eguraldiaren eraginez, Andoain-Ospitaleak bus ibilbidea egiten duen Garaiar autobusa ez da Goikoplazarainoko geltokira igotzen ari. Bazkardoraino bakarrik iristen ari da. Beraz, joan-etorrietarako Bazkardoko geltokia hartu behar da kontutan, elurteak jarraitzen duen bitartean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!