Goizean goiz, elurra poliki hasi badu ere, orduak aurrera, mara-mara bota du eskualdeko herri guztietan. Dagoeneko, ezohiko irudi ederra ageri da eskualdeko txoko guztietan, bazterrak txuri-txuri baitaude. Udal langileak errepide eta pasabideak garbi mantentzen lanean ari dira eta, oraingoz, aparteko arazorik sortu ez dela dirudi. Hala ere, halako egunetan zabaldu ohi den modura, ahal den neurrian autorik ez hartzeko gomendioa eta, hartzekotan, poliki gidatzekoa luzatzen ari dira trafiko saileko arduradunak. Kasu egin, beraz.
Argazkiak:Zizurkil | Villabona | Andoain | Urnieta
Bideoak: Webgunea | Youtube kanala
Oharrak: Andoaingo elur plana | Urnietako elur plana