Elurtea herrigunera iritsi da eta lehen ordu hauetan ez da aparteko egoerarik sortu. Udaltzaingoa eta Udal langileak herriguneko kaleen eta errepideen egoera aztertzen ari dira. Udal makinariarekin espaloiak garbitzen eta gatza botatzen ari diren bitartean, Goiburu edota baserriguneetara iristeko baldintzak uneoro aztertzen ari dira.
EGOERA AZTERTZEKO BILERA UDALETXEAN
Egoera hauetan zehaztuta dagoenari jarraiki, eguerdiko 13:00tan bilera deituta dago udaletxean egoeraren analisia egiteko. Bertara deituta daude Udal teknikariak eta Udal gobernuko kideak.
Normaltasuna, beraz, lehen orduetan.