Ostegun Gizen arratseko jaialdia prestatzen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Geroz eta gertuago daude Inauteriak. Otsailaren 16an egokituko da aurten Ostegun Gizen eguna eta dagoeneko, prestaketa lanetan aurrera ari dira Fleming nahiz Jesusen Bihotza ikastetxeak. Egun horretan, beraz, arratsaldeko 15:00etan hasiko da ikasleen desfile eta dantza saioa herriko kaleetan barrena (eguraldiak laguntzen badu behintzat), Iraunkorrak txarangaren musikak alaituta. Jaialdiaren ondoren, ohiko merienda banatuko da Errebote plazan eta, arratsaldeko 17:30etan, doako film emanaldia eskainiko da Gurea zineman: 'El oso Yogui'.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!