Ordutegi berria du Gaztelekuak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Urte berriarekin batera, Gaztelekuak ordutegi berria du. Aldaketarik nabarmenena adinaren arabera igandetan bi txanda bereiztea. Aldaketa hori lau astez frogatu ostean, otsailaren 23an 18:30etan asanblada egingo dute bide horrekin jarraitu edo ez erabakitzeko, beste hainbat gairen artean. Gaztelekuaren ordutegia: Astelehenetan (itxita). Asteartetik ostegunera (15:00-19:30). Ostiral eta larunbata (16:30-20:30) eta igandea (16:30-18:00: DBH1 / 18:00-20:30: gainerakoak).

Bestalde, Gazte Informazio Zerbitzuak ordutegi berria izango du Aste Santuak bitarte: 14:00-16:00 egunero Katea Etxean. Ostegunetan 14:00-18:30. Info gehiago: www.kateaetxea.net/gazteinformazioa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!