Larunbatean, otsailak 4, Santa Agedako erronda egingo dute larrauldarrek, etxez etxe. Goizean 11:00etan aterako dira plazatik, eta Ostatuan elkarrekin bazkaldu ondoren, 15:00etan berriro ekingo diote errondari. Aurten, gainera, Jexux Mari Irazurekin eskolan koplak jarri dituzte baserri bakoitzean haurrek propio kantatzeko. Koplari kopuru polita bilduko da beraz, aurtengo errondan.