Urnieta kirol elkartearen historian urrats berria eman zuten trinketeko jokalariek, Gipuzkoako txapelketako finalean parte hartuko duten guztiak taldekoak baitira. Kadete eta jubenil mailan, beraz, nagusitasuna nori dagokion oso garbi geratu da.
Bi finaletako lau pilotariak, beraz, urnietarrak dira. Kadete mailako Jon Ezenarro eta Mikel Imaz, batetik, eta jubenil mailako Julen Loitegi eta Aritz Lizaso, bestetik. Finalerako sailkapena Donostiako Gaska pilotalekuan lortu zuten, Hernaniko eta Oiartzungo aurkariak garaitu eta gero. Iaz, Mikel eta Julen txapeldun izan ziren. Aurtengoak nortzuk izango diren ez dago jakiterik, baina nongoak diren esatean hanka sartzeko aukerarik ez dago. Finalista guztiak urnietarrak direlako. Taldean pozarren daude Urnietak ziurtatu dituelako beste bi txapel gehiago. Finalak larunbat honetan jokatuko dira Irunen, 13:15etan hasita.
Finalaurrekok, KRONIKAK
Urnieta 30-25 Oiarpe
Jon Ezenarro. Bikain aritu zen, hasierako emaitza irauliz. 2-11tik 22-12ra pasa zen. 28-18rekin aise irabaziko zuela zirudien, baina zertxobait sufritu behar izan zuen partida irabazteko.
Urnieta 30-21 Oiarpe
Mikel Imaz. Sinestezina, 11-21 galtzen ari zela tantoa irabazi eta zuzenean 30era arte joan zen. Sakearekin 18 tanto egin zituen jarraian.
Urnieta 35-28 Hernani
Julen Loitegi. Bikain hasi zen, abantaila handiak lortuz. Bazkaldu gabe, ahuleziak jota iritsi zen partidaren amaierara.
Urnieta 35-27 Hernani
Aritz Lizaso. Beste behin, partida bikaina eskaini zuen, partidan zehar jokoa hobetuz. Geroz eta hobeto dabil trinketean eta martxa honetan trebezia handia hartzeko bidean da.