Antolatzaileek mozorroa prestatzeko garaian aukera asko ematen duen proposamena egin dute: filmak eta telebista.
Etxean ez geratzeko aholkua ematen zaie urnietarrei, gainera, “hartu etxean dituzuen trapuak, imajinazio pixka baten bila buruari eragin, gatza eta piper pixka bat gehitu eta atera kalera inauteri egunean, ederki pasako dugu-eta!”.
Poxta Zahar taldeak urtez urte inauterietako ospakizuna herrian bertan errotu nahi du.
Inauteriak 2012. Otsailak 18, larunbata
Urnieta
11:00 Trikipoteoa Kantoitik abiatuta.
14:30 Bazkari-piknika San Juan plazan.
- Tiketak salgai Xauxar eta Movie tabernetan. Jana bakoitzak berea eramango du, edaria eta mahaiak Poxta Zahar elkartearen eskutik.
- Tiketa erostea beharrezkoa da, tokia eta edaria izateko. Euro bateko prezioan salgai daude.
- Tiketak, gainera, zozketarako baliagarri izango dira.
- Bazkalostean Playback lehiaketa.
- Aurrez taldearen izena eman beharra dago Xauxar eta Movie tabernetan eta abestia CDan aurkeztuz.
19:00 Pintxo poteoa.