Inauteriak konpartsakideei oharra eta deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko urt. 27a, 17:29

Otsailaren 18an, larunbata, inauterietako konpartsen desfilea burutuko da Andoaingo kaleetan zehar. Andoaingo Udalak bertan parte hartzeko asmoa dutenei jakinarazi nahi die konpartsan ateratzeko izena emateko epea otsailaren 6tik 10era zabalduko dela.
Aurtengo desfilean hamar partaide baino gutxiagoko taldeek parte hartu ahal izango dute. Iazkotik alderatuta, horixe da aldaketa nabarmenena. Talde txiki hauek, ordea, ez dute Udalaren laguntza jasoko. Aurreko urteetan bezala, Udalaren laguntza jaso ahal izango dute hamar partaidetik gora dituzten taldeek.

IZEN-EMATEA:


Beraz, otsailaren 6tik 10era desfilean parte hartu nahi duen guztiek Basteron izena eman beharko dute, honako ordutegian: 10:00-13:30 / 16:00-20:00.

DESFILEA ANTOLATZEKO
BILERA
Datorren otsailaren 13an, astelehena, konpartsen desfilea antolatzeko bilera  deitu dute. Urigain Kultur Etxean izango da, arratsaldeko 19:00etan hasita.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!