Kultur astean barrena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko urt. 27a, 15:27

Villabona eta Zizurkilgo Jesusen Bihotza ikastolak Kultur astea ospatu du aste honetan. Hara ikastolako kideek igorritako kronika: "gaur goizean, Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza ikastolako Lehen Hezkuntzako  ikasleek, Kutxako Gaztetxoen Klubak eskeintzen dituen kontzertu didaktikoetan parte hartzeko aukera izan dute Xabier Lizaso piano-jolearen eskutik. Pianoaren soinua entzuteaz gain, abestu eta jolastu ere egin dute. Egia esan primeran pasa dute eta aldi berean gauza pila ikasi: pianoaren sorrera, zenbait pianojole garrantzitsu... Ostegun arratsaldean txikienen tartea izan zen, Potxin eta Patxin pailazoekin nahiko algara egin zuten Villabonako Behar-Zana frontoian, gradak leporaino beteta eta giro ezin hobea ikasleen aldetik, alai-alai eta parte-hartzaile azaldu ziren txikitxoenak. Asteartean, berriz, hain arrakastatsua den ikasleen emanldia burutu zen Gurea zineman: abestiak, dantzak zein bertso antzeztuak ikusteko aukera izan zuten bertara gerturatutako guztiek".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!