Asteasuko Egin Dezagun Bidea ekimenaren deialdiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko urt. 26a, 15:02

Asteasuko Egin Dezagun Bidea ekimenak datozen egunotan burutuko dituzten bi ekintzen berri igorri dute ondoko idatzian: Batetik, bihar iluntzean preso eta iheslarien eskubideen alde elkarretaratzea egingo dute plazan 20:00etan eta, bestalde, otsailaren 4an, Santa Eskean ibiliko dira kalez kale, arratsaldeko 14:30etatik aurrera:

"Dakizuen bezala, euskal preso eta iheslarien gaia pil-pilean dago Euskal Herrian, horren islada nagusia urtarrilaren 7an Bibon egindako manifestaldia izan zen. Asteasun bertan ere, abenduaren 24an eginiko ekitaldia oso garrantzitsua izan zen, kalejira jendetsuaz gain udaletxean aldarrikapen horrekin bat egiten duen banderola jarri baikenuen.

Egin Dezagun Bidea ekimenak hartutako olatuarekin jarraitu nahi dugu eta herrietan euskal preso eta iheslarien alde egiten diren azken ostiraletako mobilizazioak berrindartu nahi ditugu, guk ere Asteasun saiakera horrekin bat eginez. Bihar bertan, azken ostirala izanik, martxan jarriko dugu ekimen hori:

-Hileko azken ostiralero iluntzeko 20:00etan elkartu gara herriko plazan.

Horrez gain:

-Urtero bezala, presoen alde Santa Ageda egunean kantari irtengo gara herrian. Otsailaren 4an, 14:30etan daukagu hitzordua jarrita plazan, eta guztioi parte hartzeko gonbitea luzatzen dizuegu. Ordu horretan ezin duenak azal dadila beranduago lasai".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!