Urnietako lehen mendi lasterketa aurkeztu dute

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko urtarrilaren 25a

Apirilaren 22an burutuko da Urnietako Udalak eta ASPANOGIK, Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen  elkarteak antolatuta. 21,6 kilometroko zeharkaldian  parte hartzaileek Xoxoka-Onddi-Adarra-Zaburu-Onddo-Xoxoka mendietatik igaro beharko dituzte.

Bideoak: Aurkezpena | Xehetasunak

Informazio gehiago:

Ibilbidearen barne daude Onddi, Adarra, Zaburu eta Onddo mendiak, beraz, Urnietako lurrez gain, Andoain, Elduaien eta Hernanikoak ere zeharkatuko dituzte. Probak, orotara, 21,60 kilometro ditu eta 1.578 metroko desnibel positiboa (igoerak) eta 1.568 metroko desnibel negatiboa (jaitsierak). Lehenengoa 11:20 inguruan iritsiko dela uste da.
Probaren bezperan bilera egingo da Urnietako Lekaio Kultur-Etxean informazioa emateko partaideei. 19:00etan izango da. Dortsalak egun horretan, alegia bezperan, Lekaio Kultur Etxean banatuko dira 17:00etatik 19:00etara bitartean.

Egun bertan, berriz, 22an, Xoxokako aterpetxean eskuratu ahal izango dira goizeko 8:00etatik 9:00etara.

Federatuek 15 euro ordaindu beharko dituzte.

Gainerakoek, 20 euro.

Izen-emateak: www.kirolprobak.com