Santa Agedako erronda Andoainen, Manuel Larramendi Kultur Bazkunaren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko urt. 25a, 19:49

Urteroko legez, aurten ere Manuel Larramendi Kultur Bazkunak otsailaren 4an Santa Ageda bezperako erronda antolatuko du, herriko beste elkarte, ikastetxe eta talderen partaidetzarekin.

Aurten, ahotsak, kantak eta soinuak prestatzeko bi saio egingo dituzte: urtarrilaren 31n izango da lehenengoa, asteartearekin, iluntzeko zortzietan (20:00) Pio Baroja kalean dagoen Ambrosia Olabide Gizarte Zerbitzuen atarian. Bigarren eta azkena, toki berean, otsailaren 2an izango da, asteartearekin, iluntzeko zortzietan ere. 

ANDOAIN, SANTA AGEDAKO ERRONDA:

Urteroko legez, aurten ere Manuel Larramendi Kultur Bazkunak otsailaren 4an Santa Ageda bezperako erronda antolatuko du, herriko beste elkarte, ikastetxe eta talderen partaidetzarekin. Urtero-urtero ehun lagun inguruk ematen dio errondari hasiera Larramendi Bazkunaren Dr. Huizi kaleko egoitzaren parean, behin bertako mastan Santa Ageda eguna Euskal Herriko eguna dela gogorarazten duen ikurriña lau haizeetara ipini ondoren.  

Arratsaldeko seietatik aurrera herriko kaleetan barrena ibili ohi dira Santa Ageda bezperako koplak kantari, baita neguko Otso beltzarenak ere. Zortzi eta erdietan inguru eman ohi diote amaiera errondari. Baina Santa Ageda bezpera iritsi aurreko egunetan parte hartuko duten askok koplak eta kantak prestatzen dituzte Ramon Beraza musikariaren zuzendaritzapean. Aurten, ahotsak, kantak eta soinuak prestatzeko bi saio egingo dituzte: urtarrilaren 31n izango da lehenengoa, asteartearekin, iluntzeko zortzietan (20:00) Pio Baroja kalean dagoen Ambrosia Olabide Gizarte Zerbitzuen atarian. Bigarren eta azkena, toki berean, otsailaren 2an izango da, asteartearekin, iluntzeko zortzietan ere.

Larramendi Bazkunetik adierazi dute edozein herritarrek parte har dezaleela errondan, tradizioak agintzen duen bezala jaztea eta kantatzea dela jartzen diren bi baldintza bakarrak, eta ahal dela –hori bai– entsaioetara joatea. Garrantzi handikotzat dute ere andoaindarrek etxeetako leihoetatik diru-mozkina maindirera botaz egiten duten ekarpena. Aurten, bereziki eskertuko dute andoaindarren eskuzabaltasun ekonomikoa ahalik eta txanpon eta bileterik handienak botaz atariz atari ibiliko den maindirera.
Erronda amaitu ondoren afaria egingo dute Berrozpeko Ontza Elkartean izena aurretik ematen dutenek.

MANUEL LARRAMENDI KULTUR BAZKUNA

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!