Atzo iluntzean batzar berezia izan zen Adunan. Hondakinen gaia, araztegia edota azpiegitura handiak gerarazteko mozioa eztabaidatzearekin batera, gai nagusia, dudarik gabe, alkate karguaren aldaketarena izan zen. Izan ere, 8 urtez Adunako alkate izan den Arantza Aburuzak, arrazoi pertsonalak tarteko, alkatetza uztea erabaki baitu. Bere ordez, Udal gobernuko kide Josu Amilibiak hartu zuen ardura hori. Atzo iluntzean burutu zen kargu aldaketan, alkate berriak bere lana ahalik eta ondoen betetzen ahaleginduko dela adierazi zuen. Alkate ohiak, berriz, zinegotzi modura, Udal taldean lanean jarraituko duela aurrerantzean ere.