Joan zen igandean, Amasa-Villabonako Aizkardi eta Donostiako Club Vasco de Camping mendi taldeko kideek elkarrekin egin zuten Donostiatik Agiñarako bidea, Aldura nahiz Bianditz mendiak zeharkatuz. Argazkietan ikus daitekeen moduan, mendizale ugarik hartu zuen parte ibilaldian, baina Aizkardiko kideek adierazi dutenez, euria izan zuten bidelagun eta ez zien paisaia ederrez nahi beste gozatzen utzi.