Banaiz Bagara elkarteko Petra Elserrek aurkeztu zuen ekimena: "Euskara ikasteko gramatika erabili beharrean, ahozkotasuna erabiltzen dugu Banaiz Bagara elkarteko gure bileretan. Horren barruan, euskal kantutegia erabiltzea otu zitzaigun. Elkarrekin kantatuz, gauza atsegin bat eginez, euskara ikasten dute etorkinek eta gainera, bigaren helburu bat ere betetzen da; elkar ezagutzea eta sozializazioa erraztea".
Hiahoka proiekturako, Ana Elorza eta Mireia Otzerinjauregi kantu irakasleen elkarlana izan dute. "Ahozkotasuna da euskara ikasteko abiapuntua. Ariketa xumeak eginez, belarria ohitu eta euskara ikasten hasten dira. Abestien leloa errepikatuz, esaterako, erritmoa edota kontsonanteak barneratzen hasten dira", azaldu zuen Anak.
Kantuzaleek elkartea eta Mintzola Fundazioaren laguntza ere izan dute Banaiz Bagara elkarteko kideek. Proiektua landu ahal izateko dirulaguntza berriz, Foru Aldundiak eskaini dio elkarteari.
Euskaltegi, ikastetxe, kultur talde eta abarri eskainitako ikasmateriala aurkeztu zuten atzo: "Proiektua oraindik lantzeko prozesuan dago eta gure nahia, guztien artean osatuz joatea da. Orain arte egindakoa erabiltzen joan ahala hobetu eta handitzen joatea nahi dugu", azaldu zuen Petra Elserrek.