Gazteentzako eski irteera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko urt. 23a, 18:05

Villabona eta Zizurkilgo Udalek, 1992-1999 urte bitartean jaiotako gazteei zuzenduriko eski irteera antolatu dute martxoaren 17rako, Luz Ardidenera. Prezioa: 25 euro adin txikikoentzat eta 35 euro adinez nagusientzat. Izena emateko epea martxoaren 2an amaituko da. Aukerak: Villabonako Gaztelekuan astearte eta ostegunetan 14:00etatik 16:00etara edota Zizurkilgo Gaztezulon nahiz Udal bulegoetan. Izena emateko momentuan aurkeztu beharreko dokumentazioa: NAN fotokopia, dirua eta gurasoen baimen sinatua. Era berean, eskia edo snowa egingo diren zehaztu beharko da eta materiala alokatu behar den ala ez (zenbakia zehaztuz).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!