Asvineneako I. Kabaret jaialdia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko urt. 23a, 17:44

Urtarrilaren 27an, 22:00etatik aurrera Asvineneako I. Kabaret jaialdia izango da, musikaz, kolorez eta dibertsioz betea. 5 euroren truke, giro apartaz, magiaz, festaz eta hainbat ikuskizunez gozatzeko aukera izango da. Hauxe egitaraua: La Cigarra y el Grilloren musika, Moriarti Vinilo eta Badut clown-ak, Buluka aire akrobaziak eta Afrik&Blai dantza afrikarrak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!