AHTaren inguruko bilera eta plenu garrantzitsua bihar Adunan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko urt. 23a, 11:35

Abiadura Handiko Trenaren Zizurkil-Andoain zatiko lursailak espropiatzeko prozesua martxan jarri dute, eta hamabost eguneko epea dago alegazioak jartzeko. Hori dela eta, informazio-bilera deitu dute biharko, 19:00etan hasita. Ondoren, 20:00etan, Udal plenua hasiko da. Alkate aldaketa izango da eguneko gai nagusia. 

Maiatzeko udal hauteskundeetan Partido Popularra bakarrik aurkeztu zen, baina ez zuen aginterik lortu. Geroztik aurreko Udaleko kideek jarraitu dute  lanean.

Arantza Aburuza alkateak ez du alkate karguarekin jarraitu nahi arrazoi pertsonalengatik, eta eskuartean dituzten gaiak ikusirik, (AHT, minak ixtea, Erribera, egoera ekonomikoa, langileak...), hurrengo alkateak jornada osoz, kobratuz, Udalerako lanean egon behar duela aurreikusi dute Udaleko kideek.

Hurrengo alkatea Josu Amilibia izango da, eta behar bezalako gestioa emateko udaletxeko barne-funtzionamenduan aldaketak aztertuko dira.

M
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!