2012ko aurrekontuei begira, batzarrak herritarrei zuzenduta

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko urt. 19a, 17:37

Villabonako Udal taldeko kideek, herritar guztiei urte berri ona luzatzearekin batera, Udal gobernu berriak herriaren eraikuntzan herritarren partaidetza sustatu nahi duela eta horren harira, 2012 urteko aurrekontu proiektuaren aurkezpen publikoa aitzakia moduan erabiliz, herritar guztiak deitu ditu hurrengo astean zehar egingo diren parte hartze saioetara. "Bertan, Udalaren egoeraren berri emateaz gain, 2012ko aurrekontu proiektuaren aurkezpena eta datozen urteetarako esku artean dauzkagun erronka eta proiektuen berri emango da". Hauxe auzoz auzo antolatu duten egitaraua:

Ahalik eta herritar kopuru handienaren eta anitzenaren partaidetza bermatze aldera, herria hiru zatitan banatu eta hiru saioko jardunaldiak antolatu dituzte:

-2012ko urtarrilaren 23a, astelehena: Mintzolan, 18:00etan. Kale Nagusia, Santio kalea, Kale Berria, Aldude kalea, Pilotarien kalea, Altzin, Erniobea eta Txermin.

-2012ko urtarrilaren 25a, asteazkena: Mintzolan, 18:00etan. Oriamendi, Errota, Arroa, Larrea eta Etxe-Ondo.

-2012ko urtarrilaren 27a, ostirala: Amasako Kultur Etxean, 18:00etan. Legarreta, Agaraitz, Otsabi, Arratzain, Amasako kaskoa eta baserriak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!