Bidezko merkataritzaren inguruko hitzaldia gaur, Bateginik taldearen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko urt. 18a, 19:09

Amasa-Villabonako Bateginik taldeak, -Caritas elkartea, Villabonako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin-, Bidezko merkataritzaren inguruko hitzaldia antolatu du gaur, otsailaren 9an, 19:00etan udaletxeko balio anitzeko gelan, Ekuadorko Gisela Alvarado eta Liliana Bermeoren eskutik. Ekuadorko ‘La pepa de oro' elkarteko fundatzailea eta Corprock kakao ekoizleen korporazioko lehendakaria da Gisela. Liliana, berriz, Ekuadorko MCCHko giza garapenerako arduraduna.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!