Denda Berri Urnietako pentsiodunen eta erretiratuen elkarteak urteroko Ohiko Batzar Nagusia deitu du hurrengo urtarrilaren 28rako. Larunbatarekin izango da, beraz, Zahar Etxeko lokaletan. Batzarra arratsaldeko 17:00etarako deituta dago, beranduenez 17:30etan hasteko. Gai zerrenda honako hau izango da:
1. 2011ko sarrera eta gastuen balantzearen aurkezpena eta onarpena. 2. 2012rako jarduera programa eta gastuen aurrekontua. 3. Estatutuen 12. artikulua aldatzeko proposamena. 4. Galderak eta eskaerak.