Aldizkariaren harpidetza-saria 32 eurokoa izango da. Aiurri aldizkariaren urteko harpidetza-saria ordaintzeko hiru bide daudela jakinarazi du idazkariak:
1.- Ordainketaren helbideraketa
Harpidedunaren kontu-korronte zenbakia izanda, modu erosoan egingo da kobraketa eta harpidedunak banketxearen bitartez etxean jasoko du kobraketaren jakinarazpena.
2.- Ordainketa
kontu-korrontean
Badira harpidetza-saria banketxean ordaindu nahi izaten duten harpidedunak. Eskualde osoan Gipuzkoa Donostia Kutxan egin daiteke diru-sarrera.
3.- Eskura ordaintzea
Harpidetzaren ordainketa eskura egiteko, Aiurrik Andoaingo Arantzibia plaza, 4-5 zenbakian eta Zizurkilgo Karidade-enea etxean dituen bulegoetako batera etorri behar da. Astelehenetik ostiralera goizez zabalik daude bulegoak eta arratsaldez etortzekotan, aurrez deitzea komeni da. 943 300 732 (Andoain) / 943 696 450 (Zizurkil) telefono zenbakietara deitu behar da horretarako.
Aiurriko harpidetza-saria ordaintzeko kontu-korronte zenbakia:
GIPUZKOAKO KUTXA: 2101 0095 51 0010 3694 11
HARPIDETZA-SARIA: 32 euro