Sahararako elikagai eta material bilketa, udaletxean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko urt. 18a, 11:57

Urtarrilaren 24ra arte luzatuko da Saharako kanpamenduetara bidaltzeko elikagai eta material bilketa. Hauek dira aurten eskatzen dituzten eligakaiak: lekaleak, hegaluzea oliotan, sardinak oliotan, azukrea, arroza, pasta eta olioa. Konpresak eta helduentzako pixoihalak ere behar dituzte.

Aurten, janari bilketarekin batera, eskolako materiala ere biltzen ari dira: koadernoak, arkatzak, ezeztekoak, txorroskiloak...,

Bestalde, bildutakoa Saharara bidaltzeko bigarren eskuko kamioiak erosten dira. Erosketa hori egin ahal izateko dirua biltzeko, bi kontu korronte ireki dituzte: 

Kutxa: 2101 0067 22 0011180866

La Caixa: 2100 1758 68 0200077750

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!