Udalaren Eguberrietako saskiak badu irabazlea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko urt. 17a, 11:52

Asteasuko Udalak herritarren artean zozketatu duen Eguberrietako saskiak badu irabazlea. Lehenengo zozketan irabazlerik atera ez bazen, bigarrenean atera da. Joan zen astean Asteasuko Pello Errota ikastetxeko ikasleek atera zuten zenbaki saritua: 313a, hain zuzen. Irabazlea, Joxe Agustin Mujika Arregi da. Zorionak!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!