Euskal Herriko Mus txapelketaren kanporaketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko urt. 17a, 10:59

Joan zen ostiralean jokatu zen Euskal Herriko IV. Mus txapelketaren kanporaketa Adunako Txulobi elkartean. Herri mailako kanporaketak jokatzen ari dira orain eta otsailean, Tolosaldea eskualdekoa egingo dute. Adunako kanporaketako irabazleak Aitor Iparragirre eta Justino Zubeldia izan ziren eta bigarren postuan, Ekaitz Otegi eta Eneko Zabala sailkatu ziren.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!