"Ez dugu nahi Villabonako Udalak gure ezkaratz parera zaborra zein egun eta ordutan atera behar dugun esan diezagun. Gainera oso kritiko izan dira mantenuaren gastuarekin, sistema horrek gure herriko diruak hipotekatu eta zabor tasen igoera ekarriko duela jakinarazi gabe. Zergatik ez diote Amasa-Villabonako herritarrei Atez Atekoaren kostua zenbatekoa izango den argitzen?".
"Atez Atekoaren emaitza onez hitz egiten duten bitartean, sistema hori ezarrita dagoen Hernani, Usurbil, Antzuola edo Oiartzungo bizilagun askok bizkar ematen diote, euren zaborra beste herri batzuetara eramanez edo legez kanpoko zabortegietan utziz. Beraz, ezinezkoa da Atez Atekoarekin edukiontzi tradizionalekin eskuratu diren emaitzak hobetzea".
"Bestalde, Villabonako alkateari ongizate mailan dituzten lehentasunen artean argiztapen kontaminazioa gutxitzea garrantzitsua dela azaldu diogu, arazoa bereziki garrantzitsua baita. Izan ere herriko ia 500 argiteriek ez baitituzte egungo arauak betetzen eta atmosfera kutsatu eta ekosistemarengan eragin handia dute, txoriak desorientatuz. Galder Azkueri arazo hori serio hartzeko eskatu eta kontsumo elektrikoa jaitsita, energia dezente aurreztuko litzatekeela esan diogu".