Beste larogei urtian liburuaren aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko urt. 12a, 20:20

Datorren asteartean, urtarrilaren 17an, Euskal Herriko Bertso Elkartearen 25. urteurrena ospatzeko, Elkartearen ibilbidea jasotzen duen 'Beste larogei urtian' liburua eta dokumentala aurkeztuko dituzte euren egoitzan, Amasa-Villabonako Subijana etxean, eguerdiko 12:00etan. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakari Iñaki Muruak eta liburu nahiz dokumentalaren gidoiaren egile Alberto Barandiaran idazleak hartuko dute parte prentsaurrekoan.
 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!