Lan eskintza zabala Lanbideren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko urt. 11a, 17:55

LANBIDEren bidez Agenda 21eko dinamizatzaile, baso-lantaldeko peoi, Gaztelekuko hezitzaile, Lanbide Hastapeneko Ikastegiko irakasle, lehen mailako ofizial margolari, peoi margolari, lehen mailako galdaragile-soldadore eta soldadore peoi lanpostuen eskaintzetarako izena emanda dauden langabetu guztiek Andoaingo Udaleko Enplegu Lansailetik (Urigain Etxea, La Salle etorbidea, 6) pasa beharko dute, enplegu-eskaintzan parte hartzeko idatzizko eskaera aurkez dezaten, horretarako eskatzen den dokumentazioa aurkeztuz.

Aipatu enplegu-eskaintzatan parte hartzeko eskabidea jasotzeko epea urtarrilaren 13an amaitzen da.

"Egun hauetan telefonoz deitzen ari gara, LANBIDEren bidez aipatu lanpostuen eskaintzan apuntatuta dauden pertsona guztiei, Enplegu Lansailaren bulegoetatik pasa daitezen". Egin diren deiekin eta prentsan argitaratzen den iragarki honekin, interesatuei jakinarazi nahi zaie derrigorrezkoa izango dela eskabidea aurkeztea hautapen-prozesuan parte hartu ahal izateko.
 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!