8 begi antzerki emanaldia, bertan behera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko urt. 11a, 17:53

Villabonako Udaleko Kultura Sailetik jakinarazi dutenez, urtarrilaren 13an Gilkitxaro taldeko Ane Zabala eta Galder Perezek eskaini behar zuen '8 begi' antzezlana bertan behera geratuko da momentuz. Aipatu saileko kideek barkamena eskatu nahi diete herritar guztiei eta, bide batez, antzerki emanaldi hori aurrerago Villabonara ekartzeko ahaleginak egingo dituztela jakinarazi.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!