Oria merkatal elkarteko dendarien zozketako irabazleak ezagutu dira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko urt. 10a, 17:47

Gaur eguerdian ezagutarazi dira Oria merkatal elkarteko saltokietan Gabon garaian erosketak egin dituztenen artean eginiko zozketan, 230 euroko bono bana eskuratuko duten lau erosleen izenak: Ana Irastorza, Aitziber Iraola eta Kaxko, Urtzi Basterrika eta Begoña dira zortedunak. Uztailaren 1a bitarte Oria merkatal elkarteko saltokietan gastatu ahal izango dituzte erosketa txartel horiek. Guztira 48 saltokik osatzen dute merkatal elkartea eta bonoaren irabazle bakoitzak horietako hamabitan izango du egokitutako saria eskuratzeko aukera. Bonoen zozketan izan dira Oria merkatal elkarteko kide Kitilo (Tinta inprimategia) eta Mari Karmen Iztueta (Ogi Goxo okindegia). Galder Azkue alkatea ere bertan izan da eta, Oier Laborde herritarra arduratu da zozketako irabazleen izenak kaxatik ateratzeaz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!