Abizenak euskaraz, ekimena abian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Villabonako Udaleko Euskara Zerbitzuak, urte berriarekin batera, 'Abizenak euskaraz' ekimena jarri du abian. Hona, norberaren abizenaren grafia euskaraz jarri nahi izanez gero (Echave beharrean Etxabe, esaterako), jarraitu beharreko pausoak:

Agiriak bildu:

1.- Errolda agiria: Udaletxeko bulgoetan eskatu eta une berean egingo dizute.

2.- Jaiotza agiri literala: Zure jaioterriko Bake Epaitegian egingo dizute. Donostian erregistratuta bazaude, Donostiako Erregistro Zibilera jo beharko duzu (Teresa Kalkuta plaza 1. Telf.: 943000730).

3.- NANaren fotokopia.

4.- FAmili liburua: Soilik ezkonduta bazaude edo seme-alabarik baduzu.

Agiriak bildu ondoren:

Aipatutako agiriak bildu eta herriko Bake Epaitegira joan. Bertan egingo dizute aldaketa. Seme-alabarik baduzu, zure bikoteak ere Bake Epaitegira joan beharko du bere oniritzia emateko.

Villabonako Bake Epaitegiaren ordutegia: 09:00etatik 14:00etara.Hala ere, zalantzaren bat izanez gero, deitu Euskara Zerbitzura: 943 693 501.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!