Aizkardi eta Club Vasco de Camping elkarrekin Donostiatik Agiñara

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko urt. 10a, 10:50

Urtarrilaren 22an, igandearekin, Donostia-Agiña ibilbidea burutuko dute Aizkardi mendi taldeko kideek. Donostiako tren geltokitik abiatuta, Astigarragako Bentara zuzenduko dira, Listorreta parketik zehar jarraitu ahal izateko. Aldura (551 m.), Zaria (642 m.), Bunanagirre (781 m.) eta Bianditz (841 m.) mendiak zeharkatuta, Agiñan emango diote amaiera bideari. 26 kilometroko bidea egiteko, zazpi ordu aurreikusi dituzte antolatzaileek.

Irteera hori, Club Vasco de Camping taldearekin batera egingo dute Aizkardiko kideek. Aipatu klubak, Aizkardi mendi taldea 2003an garatzen hasi eta liburu batean itxura hartu zuen Euskal Herria Oinez ekimena burutu berri du.

Izena emateko: 649 717 182 (20:00-22:00) edota Aizkardiren egoitza. Epea: urtarrilaren 19a. Irteera: goizeko 07:00etan izango da, Villabona-Zizurkil tren geltokitik.


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!