Txolarre Irratiak lehen zuzeneko emankizuna egin zuenetik 11 urte bete ziren joan den abenduaren 26an. Ordutik etenik gabe jardun du euskaraz eskualdearen berri ematen. Euskarazko hedabideena bidegurutze eta zailtasunez beteriko bidezidorra da, baina egin beharrekoa, Tolosaldeak euskara hutsezko irratia merezi eta behar duelako. Ahalegin horretan beste bultzada bat izango da Leidorreko bertso saioa. Irratiak eskualdean duen babesaren erakustaldia.