"Egin dezagun bidea" ekimenak deituta ehunka lagun abiatu zen eskualdeko herrietatik Bilbora. Gehienak autobusean, eta beste asko ibilgailuetan. Urnietatik ehun lagun inguru abiatu zen, Andoaindik berriz bost autobus. Inoizko jendetzarik handiena mugitu zela esan daiteke. 22:30 baziren Andoaingo azken autobusa herrira iritsi zenerako.
Bilbon 90.000 eta 110.000 pertsonen artean bildu zela diote iturri ezberdinek. ia denak Euskal Herrikoak, baina baita estatuko toki ezberdinetatik hurbildutakoak ere.