Arratsaldeko zazpirak zirenean jaitsi dira hiru errege magoak, paje, musikari nahiz danbor-joleez lagundurik Amasatik Villabonara. Euria izan dute lagun ibilbide guztian zehar eta ondorioz, ohi baino azkarrago amaitu dute kalejira. Giro txarraren eraginez kabalgata urtero bezain ikusgarria izan ez bada ere, jende asko gerturatu da Gabonen amaierako hitzordura.