Errege magoen etorrera Amasa-Villabonara

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko urt. 5a, 14:18

Iluntzeko 19:00ak aldera iritsiko dira Hiru Erregeak Amasa-Villabonara. Amasatik behera etorriko dira herritarren eskaerak jasotzera. Herri guztia kalejiran eta goxokiak banatzen zeharkatu ondoren, plazan geldialdia egingo dute hala nahi duten haurrekin bildu eta haien eskariak entzuteko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!