Eraikitze eta eraberritze lanak hastear Joxe Arregi plazan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko urt. 3a, 10:28

Eguberriak igaro ondorenean, urtarrileko lehen astean hasiko dira Area 10 guneko etxebizitzak eraiki eta Joxe Arregi plaza eraberritzeko lanak. Amenabar eraikuntzak S.A. enpresa arduratuko da egitekoaz eta 22 hilabeteko epea izango dute lanekin hasi eta bukatzeko.

Joxe Mari Luengo alkateak argitu duenez, “lehenik eta behin, balio tasatuko 42 etxebizitza eraikiko dituzte plazako kioskoaren gainaldeko zelaian, gero plaza eraberrituko dute eta azken pausoa, Teodosio Enea etxea eraitsi eta ingurua txukunduz lanak amaitzea izango da”. Bi urte eskas iraungo duten lanak hastear dira, bada, Zizurkilen. Duela aste eta erdi, lanean hasteko moduan egokitu zuten plaza ingurua.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!