Andoaingo haur eta gaztetxoen pozerako, Pirritx&Porrotx pailazoak Allurralde kiroldegian izan dira "Zazpikoloroa" ikuskizuna eskaintzen. Kilometroak 2012 jaialdiaren alde burutu da, Aita Larramendi ikastolak antolatuta. Jendetza bildu da eta behin baino gehiagotan egin zaio aipamena Kilometroak ikastolaren jaiari. Ikuskizunaren amaieran pailazoekin batera taula-gainera igo dira ikastolako ikasle, guraso eta irakasleak. Giro ederrean amaitu da ikuskizuna, giro ederran hasi da Andoainen Kilometroak urtea.